Hizkuntza Merezimenduen dekretuari buruzko kexak Nafarroako Gobernuan erregistratu berri ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Bertako zuzendari Agurne Gaubekak dio «atzerapauso itzela» dela dekretua eta ez dakarrela ezer onik euskara erabiltzeko jada «larria» den administrazioaren egoeran.
Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak berretsi du Pegasus sistemaren bidez egindako espioitza ikertu egin behar dela eta Estatuak egindakoa aitortu behar duela. Gobernuak Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen gehiengoa «zaindu» behar duela ere aldarrikatu du.
Bizitzaren garestitzearen aurrean, soldatak igotzeko aukeraren eta instituzio publikoek egoera soziekonomikoari erantzuteko egin dezaketenaren inguruan hausnartu dute Angel Toña eta Ainhoa Etxaidek.
Datuek okerrera egin dute azken astean, baina argazkia are itsusiagoa izan litekeela eman dute aditzera Koldo Gartzia eta Izortze Santin zientzialariek; izan ere, Aste Santuko oporraldiaren eta barnealdeetan maskara kentzearen ondorioak zeintzuk izan daitezkeen ezagutzeko goizegi dela adierazi dute
«Banaketa politiketan» jarriko du azpimarra Maiatzaren Lehenean LAB sindikatuak. Langileen Egunaren atarian egoera ekonomiko eta sozialaren balorazioa ekarri du Naiz Irratira Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak. Egungo krisia iraultzeko «soldatak duindu» behar direla aipatu du besteak beste.
35 urte bete dira 'Gernikaren egiak' hitzaldiaz. Gernika batzordeak puntako historialariak bildu zituen, jendez lepo beteriko institutuan, bonbardaketaren gezurrak azaleratzeko. Karmelo Landa aurkezle lanetan egon zen solasaldian.
Korrikaren amaiera, Frantziako hauteskundeen lehen itzulia eta Lakuako gobernua Ukraniako gerrak larriagotu duen krisiaren aurrean egiten ari dena eta egiten ari ez dena izan ditugu hizpide Garbiñe Biurrun eta Jule Goikoetxearekin.
Maiatzaren Lehena «beti izan da borroka eguna» Mitxel Lakuntzaren, ELAko idazkari nagusiaren, esanetan. Fokua bi elementutan jarrita iritsiko da sindikatua igandeko hitzordura, «prekarietatearen hedapena eta bizitzaren garestitzea» daude batetik, eta «borroka sindikalaren beharra», bestetik.
Apirilak 26an, arratsaldeko 15:45etan, Astrako sirena lau minutuz entzun daiteke. Gelditzeko deia egiten dute Lobak elkarteko kideek. Bertan, arma fabrikako sirena martxan jartzen dute. 1937an, bonbardaketen berri eman zuen sirena bera.
85 urte igaro dira Gernikako bonbardaketaz. Xabier Irujo historialariak eta Nevadako Unibertsitateko euskal ikasketen zentroko zuzendariak hamar urtez ikertu du erasoa, ‘Gernika, 26 de abril de 1937’ liburuan jasoaz erasoari buruzko xehetasunak.